Reservoir Dogs

Reservoir Dogs

Basque Altyazısını İndir

Sürüm bilgisi

Reservoir Dogs 1992 DVDrip Ekolb
Şunun yorumuyla jon_azpi
Sei gaizkile profesional kontratatu dituzte, izen klabeen bidez, lapurreta baterako. Baina tiroketa batean amaitzen da hura, hildakoak daude tarrteko, eta bahitu ere egiten dute poliziaren bat ihesean. Bizirik irten direnak almazen batean ixten dira, gauz

Etiketler

DVD
DVDRip
dvdrip
dvdr
Yayınlandı: 2016-04-22
İndirmeler: 209
İşitme Engelliler: No

Basque altyazı önizlemesi

İlk 200 satır.

Esango dizuet zertaz den "Birjina bat bezala".

Zakil handia duen mutil bat gustatzen zaion neska batez.

Zakil handien metafora bat da kantu osoa.

Ez da hori.

Neska zeharo babesgabe bati buruz da.

Hainbat aldiz izorratu dute eta mutil sentikor bat ezagutu du.

Kontaiezu hori turistei.

Nor arraio da Toby?

"Birjina bat bezala" ez da mutil bat ezagutzen duen neska batez.

Hori "Egia urdina" da. Ziur!

-Zein da "Egia urdina"? -Madonnaren kantu arrakastatsu bat.

Ez diet zerrendei kasurik egiten, baina entzun dut "Benetako urdina".

Ez dut esan haren berri ez dudanik, zein den galdetu dut.

Barkatu, baina ez naiz oso Madonna zalea.

Bizi naiteke bera gabe.

Hasierakoak atsegin nituen: "Borderline"…

Baina "Aita, sermoirik ez" kantua arte iraun nuen.

Pentsamenduen haria galarazten didazue.

Zerbait esaten ari nintzen. Zer zen?

Toby txinatar neska txiki hori da.

-Zer abizena zuen? -Zer da hori?

Aspaldiko beroki batean aurkitutako agenda zahar bat.

-Zer abizena zuen? -Zer esaten ari nintzen?

Esan duzu "Benetako Urdina" mutil bati buruz zela…

…mutil jator bat ezagutzen duen neskaz…

…baina "Birjina bat bezala" zakil handien metafora bat da.

Esango dizuet zertaz den "Birjina bat bezala".

Neska hori larrua jotzeko makina bat da.

Alegia, egunez, gauez, arratsaldez…

Zakila, zakila, zakila, zakila, zakila!

-Zenbat "zakil" da hori? -Asko.

Egun batean, John Holmes alu hori ezagutu zuen.

Mutilak Charles Bronson dirudi "Ihesaldi handia"n.

Mutilak tunelak zulatzen ditu. Neskak sekulako zakil-ekina du.

Ordu arte sentitu gabeko zerbait sentitzen du: mina, mina.

Chew? Toby Chew?

Min ematen dio.

Ez lioke minik eman behar. Elastikoa behar luke potota.

Baina mutilak larrua jotzen dionean, min ematen dio.

Min ematen dio, lehenengo aldian bezala.

Oinazeak gogorarazten dio larrua jotzeko makinari…

…birjina izan zeneko garaia.

Hortik, "Birjina bat bezala".

Wong.

-Emadazu zera hori. -Zer demontre ari zara?

Nazkatuta nago hori entzuteaz. Joaten garenean emango dizut.

"Joaten garenean"? Emadazu orain!

15 minutu daramazu izenak errepikatzen.

Toby. Toby?

Toby? Toby Wong.

Toby Wong? Toby Wong.

Toby Chung, pikutara Charlie Chan.

Madonnaren zakil handia ateratzen zait eskuineko belarritik…

…eta Toby japoniarra, auskalo nor, ezkerrekotik.

Emadazu agenda hori.

Gorde egingo al duzu?

Potrotatik ateratzen zaidana egingo dut.

Gorde egin beharko dut, ba.

Joe, tipo hori hiltzea nahi duzu?

Kaka.

Ametsetan hiltzen banauzu, esnatu eta barkamena eskaidazu.

Entzun duzue asteburuko K-Billyren "70eko urteetako Super Hotsak"?

Bai. Ona da!

-A zer kantuak jartzen dituzten! -Kantu bat entzun nuen lehengoan.

"Taupada, maitasun-taupada", Tony DeFrancok kantatua.

Ez nuen kantu hori entzun institutuko garaietatik.

Hona nentorrela, "Georgiako argiak itzali zituzten gaua" entzun dut.

Ez nuen entzun arrakasta izan zuen ezkero.

Arrakasta izan zuenean, ehun mila aldiz entzungo nuen.

Baina orain arte ez naiz konturatu…

…kantua kantatzen duen neskak hil duela Andy.

Ez zenekien Vickie Lawrencek hil zuela Andy?

-Uste nuen emazteak hil zuela Andy. -Kantu bukaeran esaten dute.

Badakit. Oraintxe entzun dut. Horretaz ari naiz ba.

Lehen, joanda egongo nintzen parte horretan.

Nik ordainduko dut kontua.

Zuek, eskupekoa.

Dolar bana.

Etortzean, nire agenda nahi dut.

Orain nire agenda da.

Iritziz aldatu dut. Hil ezazu kaka puska hau.

Bota dolar bana neskentzat.

Tira, dolar bana.

Nik eskupekorik, ez.

-Eskupekorik ez? -Ez dut horretan sinesten.

Ez duzu eskupekoetan sinesten?

Badakizu zenbat kobratzen duten? Kaka!

Ez badu nahikoa irabazten, lana utz dezala.

Judu alu honek potroak behar hori esateko!

Ea ondo ulertu dudan. Ez duzu inoiz eskupekorik ematen?

Ez dut eskupekorik ematen gizarteak behartzen nauelako.

Ahalegin berezi bat egin duenari extra bat ematen diot.

Baina automatikoki eskupekoa ematea txori kontua da.

Nire ustez, beren lana egiten ari dira.

-Neska jatorra izan da. -Ondo aritu da.

-Ez zuen ezer berezirik. -Zer da berezia?

Zuri zakila zurrupatzea?

%12 emango nuke horren truke.

Kafea eskatu dut. Hiru aldiz baizik ez didate bete kikara.

Nik sei aldiz betetzea nahi nuen.

Sei aldiz? Eta lanpetuta badago, zer ostia?

"Lanpetuta, zer ostia?", hori ez luke zerbitzari batek esan behar.

Barkatu, Jaun Arrosa, behar duzun azken gauza…

…beste kafe kikara bat da.

Neska horiek ez dira gosez hilko. Gutxieneko soldata kobratzen dute.

Ni lan egina naiz gutxieneko soldata kobratuz…

…eta gizarteak ez zuen uste eskupekoa merezi nuenik.

Berdin zaizu neskek zure eskupekoak behar izatea?

Badakizu zer den hau?

Munduko biolinik txikiena, eta zerbitzarientzat jotzen du.

Ez dakizu zer esaten ari zaren.

Jo eta ke ari dira. Lan gogorra da.

McDonald'sekoa ere bai, baina han ez dago eskupekorik.

Janaria zerbitzatzen dizute, baina gizarteak esaten du…

"Hauei eskupekoa eman, hauei, ez". Kaka putza!

Zerbitzari-lana da lanik zabalduena…

…unibertsitatera joan ez diren emakumeen artean.

Ia lan honekin bakarrik atera dezake emakumeak bizimodua.

Eskupekoengatik da hori.

Hor konpon.

Sentitzen dut gobernuak beren eskupekoei zergak jartzea.

Putakeria bat da. Ez da nire errua.

Zerbitzariena da, nonbait, beste talde askoren artean…

…gobernuak ipurditik ematen dionetako bat.

Erakutsi horren kontrako paper bat, eta sinatuko dut.

Botoa emango dut horren alde. Baina ez naiz horretan sartuko.

Eta unibertsitateko kaka hori… Bi hitz: Makinaz idazten ikasi!

Nik errenta ordaintzen laguntzea espero baduzu, jai daukazu!

Konbentzitu egin nau. Emadazu nire dolarra.

Utzi dolarrak hor.

Tira, ibiltariok, goazen ibiltzera.

Itxoin. Nork ez du ordaindu?

-Jaun Arrosak. -Jaun Arrosak?

-Zergatik ez? -Ez du eskupekorik uzten.

Ez du eskupekorik uzten?

-Eskupekorik ez? -Ez du horretan sinesten.

Ixo. Zer esan nahi duzu, ez duzula horretan sinesten?

Bota dolarra, zeken alua. Gosaria ordaindu dizut.

Gosariaren ordainetan, jarriko dut. Baina normalean ez nuke hau egingo.

Ez dit axola zer egingo zenukeen normalean.

Bota dolar puta hori, besteek bezala. Mila esker!

Horra Partridge Family's-en "Inork ez du maitatua izan nahi?"

Orain Edison Lighthouse's kantua:

"Nire Rosemary nora joan, maitasuna han"…

Bitartean, K-Billyren "70eko urteetako Super Hotsak"…

…aurrera darrai.

Hilzorian nago.

Hilzorian nago!

Eutsi, adiskidea!

Hilzorian nago!

-Barkatu! -Emadazu eskua.

Ezin zinetsi atso horrek hil nauela! Nor arraiok usteko zuen?

Uztazu kaka hori berehala!

Larri zarituta zaude, baina ez zara hilko!

Odol honek guztiak ikaratuta nauka, Larry!

Hilzorian nago! Badakit!

Ez nekien mediku-titulua zeneukanik.

Medikua al zara?

Medikua al zara?

Erantzuidazu! Medikua al zara?

Ez, ez naiz. Ez naiz.

Onartzen duzu, beraz, ez dakizula zer esaten ari zaren.

Zure iritzia eman didazunez, etzan eta entzun.

Topalekura zaramatzat, Joek mediku bat bilatuko dizu…

…medikuak sendatuko zaitu…

…eta ondo egongo zara.

Esan ezazu! Ondo egongo zara!

Esan ezazu!

Ondo egongo zara!

Esan hitz alu horiek! Ondo egongo zara!

Ai, ene!

Esan hitz alu horiek!

Esan itzazu!

Ondo da, Larry.

Ederki! Ederki!

Ondo nago.

Begira non gauden.

Begira non gauden.

Haurdun zegoen, motel. Haurdun zegoen!

Biltegi batean gaude.

Nor da mutil gogorra? Nor da mutil gogorra?

Tira, nor da mutil gogorra?

Nor da mutil gogorra? Zu zara mutil gogorra.

Zu zara mutil gogorra, ze ostia!

Biltegi batean gaude. Begira non gauden.

Lortu dugu. Lortu dugu.

Lortu dugu. Lortu dugu, ostia!

Biltegian gaude. Begira non gauden.

Begira non gauden.

Eutsi. Eutsi.

-Kaka! -Ez jo gehiago buruarekin.

Ez duzu zulo bat egin nahiko zoru puta honetan?

Ez duzu zoru puta hau hondatu nahi, ezta?

Ezin dut ezer egin zure alde.

Baina Joe iristen denean…

…eta berehala iritsiko da…

…berak lagunduko dizu.

Eseri, eta Joeren zain geratuko gara.

-Noren zain gaude? -Joeren zain.

Larry, ikaratuta nago.

Yorumlar

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left