Orchestra Rehearsal

Orchestra Rehearsal (Prova d'orchestra)

Basque வசனம் பதிவிறக்கம்

வெளியீட்டு விவரம்

Prova D'Orchestra AKA Orchestra Rehearsal 1978 DVDRip x264
கருத்துரை வழங்கியவர் jon_azpi
Orkestrako musikariak, zuzendariaren kontra greban. 1970eko hamarkadako ezker autogestionatuaren inguruko metafora bat da filma.

குறிச்சொற்கள்

DVD
DVDRip
dvdrip
dvdr
x264
வெளியிடப்பட்ட தேதி: 2016-04-16
பதிவிறக்கங்கள்: 52
காது கேளாதோருக்கானது: No

Basque வசனங்களின் மாதிரிக்காட்சி

முதல் 200 வரிகள்.

ORKESTRA-ENTSAIOA

Tira, proba ezazu zuk ere.

Akustika zoragarria du.

Lehen otoiztegi bat zen.

Ikusten? Hor 3 aita santuren eta 7 apezpikuren hilobiak daude.

Hildakoz josita dago hau dena.

1781ean, otoiztegi hau auditorio bihurtu zen.

Ahots eta instrumentu kontzertuak egiten ziren hemen.

Europako gorte guztiek inbidia ziguten.

Badakizu zergatik? Akustikagatik.

Entzun duzu? Hotsa garbia da, oihartzunik gabea.

Musika entzuteko aparta.

Erreberberaziorik gabea.

Podium horretan orkestra-zuzendari handienak aritu dira.

Gailurra zen haientzat.

A zer musikariak! A zer entzuleak zeuden!

Ministroak, enbaxadoreak eta apaizak etortzen ziren.

Beren partiturak ekartzen zituzten… Barkatu. Musika segitzeko.

Eta zer emakume ederrak! Dotoreak, papar handikoak!

Zer? Purrustadaka?

A zer perfumea zuten!

Airea ere desberdina zen.

Gaurko entzuleak ez dira horrelakoak.

Aspertzen ariko zara hainbeste berriketarekin.

Dena bere lekuan dago.

Polita da, ezta?

Ni kopiatzailea besterik ez naiz, hutsaren hurrengoa.

Urtebete barru, erretiroa!

Kontzertuak entzutera baizik ez naiz hona itzuliko.

Hori, bai. Ezingo nintzateke musika gabe bizi.

Egun on guztioi. Badakit gaur telebista etorri dela…

…gure orkestraz dokumental bat egitera.

Auditorio eder batean gaude.

Antzina, 1.200eko eliza bat izan zen, beharbada jakingo duzuenez.

Begira hilobi zahar-zahar horiei, eta nire eskuinera…

Irakasle, hori kontatu diet jadanik.

Ni lehenengo biolin-jotzailea naiz.

-Egun on. -Baita zuri ere, Mirella.

Nork lagunduko dit hau kentzen? Sekulako zama du!

Nik lagunduko dizut.

-Eskerrik asko. Zer moduz zaude? -Hainbestean.

Naturaltasunez jokatu. Telebista etorri da.

Zertan ariko ote dira aulki hauekin?

Zikin-zikinak daude! Zerriak!

Puskatu gabe!

Tira ba!

4etan sauna dut. Hor konpon!

Sugea, lehoia, harria… 30 jarrera izango dira…

…baina dena adimenaren kontzentraziotik dator.

Panettonea?

Ez dago presarik, oso ondo zabiltza.

Okerrago ikusten dut ba.

Irakaslea da eta! Berriro gurekin!

Oso ondo ikusten zaitut.

Apustu bat egingo dugu.

Ikusiko duzu nola 4 hilabete barru…

Nire osaba Quintiliorena kontatuko dizut.

60 urtetan nahi zuena egin zuen: jan, edan, larrua jo!

Goiz batean, ondoezak jo zuen eta bazihoala uste nuen.

Badakizu zenbat urte dituen? 93!

Lehen bezala jan eta edaten du. Betaurrekorik gabe irakurtzen du.

Werther-en semeetako bat. G-rekin hasten da.

Mundua ergelez josita dago.

-Zutaz ari al zara? -Semaforoa berde zegoen…

…eta aurrekoak ez dit pasatzen utzi.

Bozina jo, eta esan diot: "Utzi pasatzen, entsaioa dut eta".

Kaka banintz bezala begiratu, eta hau esan dit:

"Zertarako entsaiatu? garbi dago tentela zarela!"

Partida entzuten? Nik gaur ezin dut. Zer sufrimendua!

Zer dio zure barometroak?

Ea zer dioen nire adiskide leialak.

-Zure biolina aterako duzu? -%15eko hezetasuna dago.

Arriskutsua da nire biolinaren osasunerako.

-Nola dabil piztia? -Sekulako borroka da.

Piztiak ez du amore ematen, zelatan dago beti.

Putakumea!

Segi piztiaren kontu horrekin niri adarra jotzen!

Ez haserretu, gaizkitu egingo zara eta.

Neurosia piztia bat da! Denok itoko gaitu!

800 milioi ordaindu dizkiogu, baina doblea balio du.

-Zer da hori? -Antsiolitiko bat.

On egingo dizu.

Denetik probatu dut eta ez didate ezer egiten.

Aitzitik, okerragotu egiten naute.

Zergatik ez du jotzen?

Putakumeak!

Zer da hau, "8 eta ½"? Film psikoanalitiko bat?

-Ixo eta informa zaitez. -Zoaz berriz eskolara!

Zer ari zara, ergela? Nola joko dut nik? Barometro jauna!

Altxatu, maitea! Jarri aulkia bere lekuan, jo egin behar dut eta.

Atrila gertuegi daukat eta ezin dut irakurri.

-Hemen jarri behar dut! -Jolastu nahi duzu?

Hemen! Atsegina izan zaitez. Baimena eskatu dut.

Betaurrekoak ahaztu zaizkit, mesedez eskatzen dizut.

Ez nago inori mesede egiteko. Jo egin behar dut!

-Hor egon behar du! -Nik hor nahi dut!

Eta nik hemen!

Baboa! Hori da zure lekua eta hau nirea!

Irain egiten didazu! Hemen!

Zer du honek buruan? Harriak? Nahikoa da! Nahikoa!

Jaunok, mesedez, entzun pixka batean!

Gonbidatu agurgarri bat dugu: telebista.

Kamerak eta kazetariak gure entsaioa grabatzera etorri dira.

Elkarrizketa bat egin nahi diete zuetako batzuei.

Zuri ez zaizu hori komeni. Nik dena esango diet.

-Zer esan behar diezu ba? -Gure dirua hartzen diguzula!

Zuen sindikalistarekin bat eginik, ez zaizue saioa ordainduko.

Akordio hori ez dugu inoiz sinatu.

Hori lan extra bat da!

-Ez da lan extra! -Ezta pentsatu ere!

Ez gaude konforme!

Teorian, onargarria da; baina sindikalki, ez da egokia.

Telebistarekiko kontua ez da inoiz ondo argitzen.

Zuen sindikalista zuen ordezkaria da, bai ala ez?

Jaunok, lasai!

Gutxi ordaindu, eta, gainera, telebista etorri, eta ezer ez!

Musika gustatzen zaion jendeak ikusi nahiko du…

…langile ilun hauen aurpegia.

Baina telesaio bat egin behar dutenez gero…

…telebistak opari bat egin behar liguke.

Ez da derrigorrezkoa! Elkarrizketa egin nahi duenak, egin dezala…

-…eta nahi ez duenak, ez! -Ez da arauzkoa! Ez da bidezkoa!

Gauza bat argituko dizuet. Izango al dugu aukera hoberik…?

Baboak! Txoroak!

Gustatzen ez zaidan amets bat egin dut: zaldi bat neukan gelan.

Niri ere ez zait gustatzen, baina zaldiaren kolorea ikusi behar.

-Soineko polita! -Ergelak!

Niri egin nahi didazue elkarrizketa?

Idatzita daukat. Berak gauza batzuk iradoki dizkit.

"Pianoak erregea bere tronoan dirudi: ez da mugitzen".

Hau Ceccok esan dit. "Beraren aurrean makurtu behar da…

…aulkia hurbildu behar zaio, piztia mitologiko bat da".

Hau ere berea da.

"Men egin behar zaio, nolabait".

"Pianoa daukan gela piano-gela bihurtzen da".

"Errege gorteko instrumentu bat da pianoa".

-Nik gortean jo izan dut. -Barkatu, zer esan duzu?

Gortean jo izan dudala esan diot.

-Non? -Victor Manuel III.aren aurrean.

Eta ez zintuen atxilotu?

Nik ez dut pianorik nahi. Badaukat bat, baina ez dut nahi.

Bai zera!

Munduko piano guztiak pianoa baitira.

Norberaren pianoa jotzea muga bat da. Galga bat da.

Galga bat?

Nork bere burua lantzeko, ezagutu egin behar da…

Jende gehiago ezagutu, alegia. Ez niri barre eginarazi!

Ni Marina di Pisakoa naiz, baina Kalifornian ikasi nuen flauta.

Han goxoago jotzen da, ez hemen bezain gogor.

Instrumentu delikatu eta diskretu bat da.

Giza ahotsaren hurbilenekoa da. Baina denok gauza bera esaten dugu:

Biolontxeloa da giza ahotsaren hurbilena, saxofoia ere bai…

Danborra besterik ez da falta!

Abesbatza bat, ordea, abeslariak onak direnean…

…ez da inoiz instrumentu batekin konparatzen.

Berriz diot: flauta da, berez, giza ahotsaren antza duen bakarra.

Zer hots misteriotsua! Naturaz gaindikoa!

Piztiak otzantzen omen ditu. Zer gehiago nahi duzu?

Apolok ez al zituen hilak flautaz esnatzen?

-Zenbat gauza! -Aztikerien instrumentua da.

Eguzkiarena eta ilargiarena da. Gaua eta eguna.

Medikuek diotenez, ez al zaudete flauta-jotzaile guztiak erotuta?

Hori diote, bai.

Putz eta putz eginez, haizeak eragina izango du flautistengan.

Guk gauza arraroren bat egitea espero du mundu guztiak.

Ez dakit zergatik.

Tronboiak ez du parerik.

Bere ahots lodiak goxotasunez hilzorian dirudi.

Baina oso barregarria ere izan liteke.

Horra pailazoak ura botatzen edo puzkarka.

-Aingeruen instrumentua da. -Hori egia da.

Berpizkundeko margolanetan, aingeru guztiek tronboia jotzen dute.

Jainkoak norbera tronboi-hotsaz hartzea izugarria izan behar du.

Nire ustez, tronboiaren ahotsa izaki bakarti baten ahotsa da.

Atsegin dut tronboia itsasertzean entzutea…

…neguan, inor ez dagoenean.

Oso bukaera polita!

Nik ez dut ezer esateko.

Hor goiko armiarma sareari begira nengoen. Ikusten?

Bospasei metrokoa da.

Tronboien airearekin kulunkan zegoen, batera eta bestera.

-Begira, Lo Cucco! -Zer nahi duzu?

-Armiarma ikusten duzu? -Zer?

Haritik zintzilik! Hemendik hobeto ikusiko duzu.

Ez al da ederra gu hemen egotea, armiarma bat kulunkatzen?

Begira zuk ere, Esposito.

Armiarma hura gure instrumentuen hotsean mugitzen ari zen.

-Traba egin diezazuket pixka bat? -Noski.

-Galdera fribolo samar bat da. -Bota.

Begikotasunak eta ezinikusiak daude instrumentuen artean?

Bai, badaude begikotasunak eta ezinikusiak.

Gu bat gatoz kontrabaxuarekin…

…erabakitasunez eta zorrotz markatzen baitu denbora.

Ez da txorrotxioka eta arpegioka bere buruaren erakuskerian aritzen.

Pianoa berritsu hutsa da, eta biolinak, hasten direnean…

Italian ez da erritmoa sentitzen. Gehiago estimatzen dugu kantua.

Napolitarrak erritmozaleak dira, haiek dira perkusionistarik onenak.

Tarantela non sortu zen? Napolin.

Erritmoko musikariak dira jatorrenak eta dibertigarrienak.

Adiskideagoak.

Orchestra Rehearsal subtitles in other languages

கருத்துகள்

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left