The first 200 lines.
Bigarren Mundu Gerran, Alemaniaren tankeak eta armak...
Estatu Batuenak baino askoz aurreratuagoak ziren.
Estatubatuarrek sekulako galerak jasan zituzten.
FURY
1945eko apirila.
Aliatuak Alemania nazian barneratu...
eta erresistentzia latza aurkitu dute.
Hitlerrek, bere amorruan, erabateko gerra deklaratu...
eta gizon, emakume eta haur guztiak mobilizatu ditu.
Putakumea!
Garbitu duzu zerri hori?
Horrenak egin du.
Gordo. Utziozu bakean.
Hilda dago.
Hilda dagoela!
Errespetua izan. Utzi bakean.
Zure errua da!
Bestea berriz! Oraindik ez duzu bukatu?
Ez duzu eskubiderik nirekin haserre egoteko. Ez xaxatu.
Xaxatzen ariko banintz, igarriko zenion.
Gehiago etorriko dira zer horren atzetik.
Zoaz pikutara! Zugatik gaude hemen!
Orain ere berriketan? Goazen hemendik!
Zergatik jo nauzu, baboa? Hau konpondu nahian ari naiz!
Badakizu zergatik.
Ez duzu ezer aurreratuko ni jota.
Fox-Six deika.
Zergatik jotzen nauzu?
Zakur bat zarelako.
Ostikoa besterik ez duzu ezagutzen.
Ez niri zakurra deitu, inuzentea!
Aizu, mexikanoz hitz egin behar baduzu...
alde tanke mexikano batera.
Tanke hau estatubatuarra da.
Zergatik zaude hain berotuta?
Zuk alemanez hitz egiten duzu.
Ezin dut nik espainolez hitz egin?
Bible, zer herrialdetan gaude?
Alemanian.
Ba hemen alemanez egiten da.
Esaiozu gerrako tresna bat dela.
Gerrako tresna bat da, Gordo.
Hauxe da nire gerrako tresna.
Nagusi!
Gerran hasi aurretik zenekien zuk alemanez.
Ez adarrik jo.
Berriketak utzi eta jarri arreta.
Ba ez gaitzazu zirikatu.
Red ez duzu zuk hil. Alemanak izan dira.
Egia. Baina salbatu ere ez dut egin.
Ordua iritsi zaio, eta kito.
Zortea izan dugu orain arte.
Zortea?
Bai, jauna.
Denok hemen gaude.
Jainkoari esker?
Zaparrada!
Coon-Ass, nahi duzunean, laztana.
Ni zure laztana?
Ea ba, Gordo.
Jarri martxan.
Itxi balbula.
Kondentsazioa dago bujietan.
Alua!
Goazen hemendik.
Bible, kanoia aurrera.
Roger.
Hila zinelakoan eta!
Deabruak bere lagunak zaintzen ditu.
Binkowski...
Pozten naiz ikustea.
Don, bueltan zara!
Denok elkarrekin zarete? Nate? Lindburgh?
Denok ondo.
Primeran.
Heldu besotik.
Jaitsi. Behera.
Poliki-poliki.
Sarjentu!
Sarjentu!
Gora!
Non dira Hirugarren Pelotoiko besteak?
Geu gara bakarrak.
Etxera bidaliko dute, ezta?
Ez dakit, Grady.
Red-enak triste utzi egin gaitu...
baina zeregina daukagu.
Prest?
Grady, munizioa eta errazioak. Gordo, ura eta gasolina.
Boyd, ekarri janaria eta konpondu arazo mekanikoak.
Arazo mekaniko hauek ezin dira konpondu.
Nora zoaz?
Sarjentu Collier?
Baliteke. Zein demontre zara zu?
Soldadu Ellison.
Zuregana aurkezteko agindua daukat.
Zure gidari laguntzaile berria naiz.
Ez, ez zara!
Bai, banaiz.
Madarikatua!
Nork esan dizu hori?
Paperekin dabilen sarjentu horrek.
Txorakeriak!
Hor dago.
Zer izen duzu?
Norman.
Zenbat denbora daramazu armadan?
8 aste.
Hori da gure etxea.
Esandakoa egin...
eta ez inoren lagun estu egin.
Kaixo. Ni Norman naiz.
Non dago frontea?
Frontea non dagoen?
Inguru guztian. Alemanian gaude. Denean daude naziak.
Ezta, Grady?
Bai, gizona.
Mesedez, eman nire liburua.
Non duzu tabakoa?
Ez dut erretzen.
Alubita.
Tanke-eskolara zatoz?
Tanke-eskolara? Ez.
Inoiz ez ditut barrutik ikusi. Idazkaria naiz.
Kuartel nagusira nindoan, baina hona bidali naute.
Akatsa izan behar du.
Akatsa?
Armadak ez du akatsik egiten. Ez da komeni.
Missourikoa zara?
Ez.
Chicagokoa?
Ez, Arkansaskoa.
Ez.
Ixo. Bost axola zaigu nongoa zaren.
Sinestuna zara?
Elizara joaten naiz.
Zer konfesiokoa zara?
Episkopala?
Lege zaharreko protestantea zara.
Bai, hala naiz.
Jesusengan sinesten duzu?
Bataiatuta nago.
Ez dizut hori galdetu. -Ez dizu hori galdetu.
Arreta jarri!
Jesusengan sinesten duzu?
Ikusiko duzu.
Zer ikusiko dut?
Gizon batek zer egin ahal dion beste gizon bati.
Jesus aurkitzen duzun bitartean, ikusi zure txokoa.
Hortxe joango zara.
Ekarri baldekada ur bero eta garbitu barruko zikinkeria.
Kaka zaharra!
Tigre gehiago ez zeudela eta!
Esaiezu hori nire pelotoikoei.
Bost tanke bidali eta bakarra dator bueltan.
Gerra irabazten ari garela esatea ere!
Utzi atzoko kontuak.
Ea gaurko eguna.
Zergatik dakarkizue hori hona?
Zergatik ez dago lotan?
G2koek galdeketa egin nahi diote.
Neuk galdekatuko dut.
Zein da zure kolorerik gogokoena?
Dantzari ona zara? Neska gizenak gustatzen?
Atzera!
Txikitu! Utzi jotzen!
Utzi bakean, Boyd!
Putasemea!
Eman egurra, Don!
Nahikoa da!
Atzera!
Lasai zaitez. Polizia militarrak daude denean.
Putasemea!
SS puta!
Ondo zaude, nagusi?
Kanpamenduan barrena eramatea ere!
Ikusi duzu hori?
SSkoa da. Ahal dituzun guztiak hil behar dituzu.
Berak hasi dira, eta guk bukatu egingo ditugu.
Norbait hil duzu?
Ez.
Ba hilko duzu.
Erakutsiozue hori erabiltzen.
Zer egin behar dut honekin?
Ixo eta ikasi.
Tapa hori ikusten? -Bai.
Ireki.
Hiltzeko prest daukazu. Itxi.
Orain jada ez.
Unitate nagusia ekialdera doa.
Gu iparrera goaz...
albo batetik babesa emanez.
Baker Konpainiarekin elkartuko gara.
Collier sarjentua gurekin da orain.
Pelotoiko sarjentua izango da.
Nigatik, ondo. Pozten naiz, Don.
Baker konpainiarekin hemen batu...
eta herri hau hartuko dugu.
Ondoren, Waggoner kapitainaren esanera egongo gara.
Galderarik?
No comments yet. Be the first to leave one.