ആദ്യത്തെ 200 വരികൾ.
MORALA
Morala zer den badakik?
Nik esango diat zer den.
Berez badaukan jendearentzat duk morala, aberatsentzat.
Badakik nor duen beti arrazoi?
Aberatsek. Eta behartsuak, hor konpon.
JUSTIZIA
Nire morala ikusi nahi duk?
-Bai. -Bai?
-Gero ez haiz damutuko? -Ez zakiat.
Beldurtu egingo haiz. Hona nire morala.
Hau duk nire morala.
Badakik zergatik nabilen honekin?
Niri morala ekarriko didan uniformedun horrek…
…suerte handiagoa izango duelako, atzean bere justizia du eta.
Niretzat, berriz, hau duk justizia.
Oker egon edo arrazoi izan, gauza bera duk, adiskidea.
"Les Cinemas de la Zone"k film hau aurkezten dizue:
Harakin ohi baten drama bere herriaren erraietan borrokan
Nork bere bizitza du, bere morala. Aise labur nezake nire bizitza.
Gizajo baten bizitza da. Idazteko modukoa.
Gizon arrunt baten historia. Historia hutsal bat.
Frantzian hasten da, gaztaren eta kolaborazionisten herrian.
Gizon hau Paristik hurbil jaio zen, 1939an.
1941ean, amak alde egin zion. Ez du ama berriz ikusiko.
Frantzia askatu zutenean, bere aita nor zen jakin zuen.
Erresistente komunista bat, kontzentrazio-eremu batean hila.
6 urte ditu. Barne gatazka bat hasiko da orduan.
Hezitzaile batek orduan bortxatu zion inozentzia, Jesusen izenean.
14 urterekin, bizi beharrez, harakinaren ofizioa ikasi zuen.
Eta 10 urtez aprendiz ibili zen hainbat nagusirekin.
Dirua gordez beraren denda ireki ahal izateko.
30 urterekin lortu, eta Aubervilliers-en ireki zuen denda.
Latz hasi, baina bi urtetan, zaldiki-harategia ondo joan zen.
Lortu du, azkenean, ondo bizitzea. Neska langile itsusi bat ezagutu…
…eta himena urratuko dio bere fabrika aurreko hotel batean.
Gertaerak bata bestearen atzetik datoz.
9 hilabete barru, neska bat jaio da, Cynthia, amak onartu ez duena.
Amak alde egin zuen, eta aitak bakarrik hazi zuen alaba.
Urteak aurrera joan ziren. Harategia erdipurdi zegoen.
Harakinak etxe bat erosi, epeka, eta neska han hazi zen, isilik.
Pubertaroa iritsi, eta neskari gorputza itxuratu zitzaion.
Aita gogoz kontra ezkongai dago, eta tentazioari eutsi behar dio.
Orduan lehertu zen drama. Neskak hilekoak ditu.
Oinaze ezezagun batek jota, neska aitaren harategira doa.
Baina bidean, langile bat neska seduzitzen saiatzen da.
Bizilagun batek ikusi, eta neska aitarengana eraman du.
Aitak alabaren gonan odola ikusi, eta bortxatu egin dutela uste du.
Labana bat hartu, eta badoa errudunaren bila.
Beste langile bat ikusi du ondoko eraikuntzan.
Harakinak labankadaka desitxuratzen du langilea.
Errugabea bizirik aterako da; harakina, berriz, espetxera.
Alaba nesken egoitza batean sartu dute.
Aitak gutun batzuk idazten dizkio; hilabeteak aurrera doaz.
Espetxetik ateratzeko, harakinak etxea eta denda saldu behar ditu.
Askatu dute, azkenean, baina dena galdu du.
Bizimodua ateratzeko, tabernetan hasi da lanean.
Jabearen maitale bihurtu, eta andrea haurdun geratzen da.
Dena saldu eta beste nonbait berriz hastea proposatzen dio gizonak.
Taberna salduta, harategi bat ere ordaindu ahal izango dio.
Beste aukerarik gabe, gizonak baietz esaten du.
Alaba bisitatzera joango da lehen aldiz.
Agur esaten dio. Neskak aita joaten ikusiko du, hitzik esan gabe.
Biharamun goizean, badoa Paristik emakumearekin…
…bere bizitzako tunel ilunetik ihes egiteko itxaropenez.
Lille-ra iritsi, eta andrearen amaren etxean jarri dira bizitzen…
…beren etxea eta negozioa aurkitu bitartean.
Parisko kaleen ondoan, Lillekoak tristeak iruditzen zaizkio.
Lehen aldiz bere bizitzan, arrotz sentitzen da.
Aitaren irudiak datozkio berriz, erbestean deportatua hil baitzen.
Bizirik irautea da, ordea, harakinaren bizilegea.
Bere iragana ahaztea erabaki du.
Eta alabarekiko traizioa eta maitasuna ere ahaztuko ditu.
Maitasuna hitz handia da. Jende gutxik ezagutu du.
Gizon hori ni naiz. Eta bere bizitza nirea da.
Gaur, ordea, berriz hasiko dut bizitza hori.
Zerotik hasiko naiz berriz.
Bai, jaun-andreok, gaur zerotik abiaraziko dut kontagailua.
Lilleko aldiriak. Frantziako iparraldea.
1980ko urtarrilak 3.
-Gabon, umeok. -Gabon, ama.
Barkatu.
Nire aitak alde horretan lo egiten zuen.
Ez al dugu nahikoa berorik?
Hobe du lasaitzea, berak eta bere niniak.
Ni horrela zirikatzen banau, muturra hautsiko diot eta.
Bihar joango gara errentako lokala ikustera?
Bai.
Gustatzen zait.
Baina garesti samarra da, hala ere.
Ezingo zenuke sarrerakoa %10 jaitsi?
Eta errenta ere bai?
Zure izenean egongo da?
Ez. Nirean.
Ez zen negozio ona.
Eta nahiago dut dirua erditu arte gorde.
Ez gara horretan geratu. Nola moldatuko gara ordu arte?
Behin behineko lanpostu bat aurkitu beharko duzu. Goazen.
Eskerrik asko.
Txarkutero eskarmentuduna behar dugu
Ikusten? Txarkutero baten bila dabiltza.
Ni ez naiz txarkuteroa.
Harakin-lana baino errazagoa da.
Bai horixe.
Zer ari zara?
Nahi dut. Nire dirua da. Haurdun nago eta zoaz pikutara.
Hara!
Saltxitxoi alu bat. Ardo alu bat. Familia alu bat herri alu batean.
Bejondeizula, harakin!
Bizimodu berria, bai zera!
Gainera, zikin ustelak direnez…
…ez nintzateke harrituko Higiene Sailekoak agertuko balira.
Horrelakoak dira zaharrak.
Urteekin, galera dator: ikusmena, usaimena eta garbiketaren sena.
Baina potolak ez du aitzakiarik.
Gurasoak bizirik dituzu?
Esan nizun umezurtza zela.
Barkatu.
Irribarre egitea da garrantzitsuena. Ulertzen?
Bezeroek erosteko gogoa izan dezaten.
Hau supermerkatu bat da, musika eta guzti.
Jendeak eroso egon behar du, ulertzen?
Irribarre egizu.
Ahalegin bat egizu. Irribarre egin!
Ez du merezi. Ospa!
Pailazoa!
Lan bila negarrez etorri, gero!
Zer? Ez zaituzte txarkutero gisa ere kontratatu?
Telebista ikusten pasatu behar al duzu bizitza osoa?
Ez bazina hain tuntuna eta zekena, aspaldi geneukan harategia.
Beraz, ixo!
Roubaix lasterketa irabazteko, sasoian egon behar da.
Gauzak okertzean non egon eta zer egin jakin behar da.
Eta ez da tropelaren anonimatoan ibili behar.
Hau da nire suhia. Hona Choukroune doktorea.
Zure arazoa aipatu diogu eta bere egoitzan…
…gau-zaindari baten bila ari omen dira.
Zure amaginarrebak zure egoeraren berri eman dit.
Beraz, balio badizu…
Egoitzaren helbidea utziko dizut.
Eta jar zaitez haiekin harremanetan.
Agur, jauna.
Horra bada! Atsoak zaindaria naizela uste du.
Ez al du ipurdia garbitzea ere nahiko?
Gauez lan eginda, ez ditut beren aurpegiak ikusi beharko.
-Inoiz lan egin duzu gauez? -Ez, egia esan.
Hasieran lan erraza dirudi, baina gero latza izaten da.
Lan egin al duzu zaharren egoitza batean?
Kaka egin dut!
Ez da gauza berezia.
Badago kontu dibertigarri bat: Uste dugu hilda daudela…
…baina ez dizut esango zer gertatzen den ate horien atzean.
Ikusiko duzu.
Hau da zure lekua.
Bi aste daramatzat hemen.
Eta espetxealdiaz geroztik ez naiz hain ondo egon.
Hau ez da kartzela baino okerragoa.
Hobea ere bada, usaina izan ezik.
Ez nuen sekula usteko zaharrek halako kiratsa zutenik.
Debussy egoitza, 1980ko martxoak 18, goizeko 4etan.
Ezin ditut jasan kaka-etxe horretako bi atso zikinak.
Ez dezatela uste ni gobernatuko nautenik.
Baina potolak dauka dirua.
Eta dirua daukalako dena zilegi duela uste du ergel horrek.
Baina horrela izan da beti.
Bakoitzak bere dirua defendatzen du, bakoitzak bere xerra.
Eta inork ez du hori zugatik egingo.
-Ez al duzu medikua ikusi? -Ez.
Emakume bat itotzen ari da. Lagunduko didazu?
-Azkar! -Ez dakit ba…
Azkar, helduiozu eskutik.
Aita…
Ez nazazu bakarrik utzi.
Dena beltz dago.
Heriotzak ez du aterik irekitzen
Azkenean, heriotza ez da gauza handia.
Sekulako kontua iruditzen zaigu.
Baina gertutik ikusita, ez du aparteko itxurarik.
Bizirik gabeko gorputz bat da, besterik ez.
Pertsonak abereak bezalakoak dira.
Maite ditugu, lurperatzen ditugu eta kitto.
Nolanahi ere, hau da hori ikusten dudan lehen aldia.
Berak ere bai, nonbait.
Hunkituta dirudi, ordea.
Ez da hainbesterako.
Etxera lagunduko diot.
Hauskorra dirudi, eta polita da.
Lagunduko dizut.
Nire alaba dakarkit gogora.
Nire Cynthia.
Bakarrik sentituko da orain hura ere.
Zatoz.
Baina bakardadeak ez du ezer esan nahi.
Gizon edo emakume batekin bizi zaitezke…
…baita umeekin ere, eta bakarrik sentitu.
Ni bakarrik nago. Eta bera ere bai.
Bakarrik gaude, bakarrik bizi gara, bakarrik hiltzen.
Bakarrik, beti bakarrik.
Eta larrua jotzen dugunean ere, bakarrik gaude.
Gure haragiarekin bakarrik, gure bizitzarekin bakarrik.
No comments yet. Be the first to leave one.