Troll 2

Troll 2

Unduh Subtitle Basque

Informasi rilis

Troll 2 2025 1080p WEBRip x264 AAC5 1-[YTS LT]
Troll 2 2025 720p WEBRip x264 AAC5 1-[YTS LT]
Komentar oleh DrAbdellateef
01:44:50 Time - Your Rate Will Be Great

Tag

webdl
professional_translation
Diterbitkan pada: 2026-06-30
Unduhan: 8
Tuna Rungu: No
FPS: 24

Pratinjau subtitle Basque

200 baris pertama.

"Lurrez eta harriz eginak".

"Bihotza elurrez estalita

eta hezurrak izotzezkoak".

Mendien erraietatik atera ziren trollak.

Oso denbora luzez,

trollak eta gizakiak elkarrekin bizi izan ziren,

bakean eta elkar errespetatuz.

Baina mundu ordena berri bat Europan zehar zabaltzen hasi zen.

Norvegian, errege gazte bati egokitu zitzaion herrialdea kristautzea.

Olaf Santuari.

Fede berrian ez zegoen lekurik munduko antzinako izakientzat.

Mendi eta baso ilun eta seguruetatik argitara bultzatu zituzten.

Eta argitan harri bihurtu ziren.

Ezpata eta Biblia eskuan,

Olafek trollen arrastoa garbitu zuen.

Sarraskiak aurrera egin ahala,

trollek mesfidantza hartu zioten Kristautasunaren santutasunei.

Trollen garaia...

bukatu zen.

Olafek ez zuen trollekin errukirik izan.

Denak akabatu zituen, helduak zein...

Nahiko da, bikote.

Baina ama, trollen "sarrakiaz" ari da.

Sarraskiaz.

Baina aita,

zergatik zen Olaf Santua hain gaiztoa?

Trollak lehenago heldu ziren!

Hain zuzen.

Zergatik ez zien inork lagundu? Nik lagunduko nieke.

Badakit, nora.

Baina ez zegoen gizakien ikuspegia aldatzerik.

Bueno, aski da, Tidemann. Egin ospa ipurdian ematea nahi ez baduzu.

Jarraituko dugu.

- Gabon, Txikertxo. - Gabon, Handikote.

"Trollen sarraskia"?

Hobea al da Askeladdenen ipuina,

non troll batek bere burua sastatzen duen?

Aizu, ondo zaude?

Ondo zaude?

Lasai.

Ondo nago.

Ziur?

Zin degizut.

Ama?

Ezagutzen duzu trollen ezkontzaren ipuina?

Olaf maltzurrak jazarri zituela uste duzu?

Eta horregatik hil zirela?

Bai.

Tira, aukera bat da.

Bai.

Ospa.

Egunen batean hara joango gara.

Trollen harresira.

- Hitza ematen didazu? - Bai.

Hitza ematen dizut.

Eta orain egizu lo.

Ez naiz logura.

Abestuko didazu?

Pixkatxo bat...

Troll amak sartu dituenean

bere hamaika troll kumeak ohean,

denak buztanetatik lotu ondoren,

abesti geldo bat hasi da kantatzen.

Ezagutzen dituen hitzik ederrenak

bere hamaika troll kumeentzat.

30 URTE GEROAGO

Kaixo?

Ez!

Nora! Zaude, ni naiz!

Ni naiz!

Andreas Isaksen.

Aspaldiko.

Bakarrik etorri naiz.

Familia kontua omen da abegikortasuna...

Bai, tira...

ez nuen bisitarik espero.

ZUHAITZEKIN SOLASEAN ANIMALIEN HIZKUNTZA

Zertan...

ibili zara...

denbora honetan?

Entzun, ez dut zakarra izan nahi.

Pozten naiz zu berriro ikusteaz.

Baina zertara etorri zara?

Zera...

OLAF SANTUAREN HILOBIAREN BILA

Galdetu nahi nizun ea kontu batekin lagunduko diguzun.

"Diguzun"?

Bai, bueno...

Nazioaren segurtasuna, ezta? Toki sekretu batera eramango nauzu?

Lana utzi zenuela uste nuen.

Baita nik ere.

Baina utzi nuela uste nuenean,

berriro sartu ninduten.

Garaiak aldatu dira.

Gobernu berri bat dago.

AKUSAZIO ORO UKATU DU ERREGE ETXEAK

Lehen ministro berri bat eta...

Berdin dio nork agintzen duen. Denek egiten dute gauza bera.

TROLLEN KOMISIOA UTZI DU

URRUNTZE AGINDUA ERREGE ETXETIK

ANDREAS ISAKSEN ZEN ESKUKADA BATEN TRUKE

Sentitzen dut alferrik etorri izana.

Benetako kritikak ez dituzu ezagutzen nerabeek TikToken ematen zaituzten arte.

Oraindik ez dut...

- Ez kezkatu. - Baina...

ikusi dut aitari dedikatu zeniola.

Gustatuko zitzaion.

Uste dut...

erakutsi nahi dizudana ere gustatuko zitzaiola.

Zer esan nahi duzu?

Aurkitu al duzue...

ezer gehiago?

Jainko maitea...

Formalitateak baino ez dira.

KONFIDENTZIALTASUN HITZARMENA.

Nire ahoa ixteko paperak baino gehiago behar dira...

Badakit.

Baina hau kontatzen baduzu,

burutik eginda zaudela pentsatuko dute.

Eskerrik asko.

OLLE BOLLE TXIKIA

Vemork?

VEMORKEKO ZENTRAL ELEKTRIKOA RJUKAN

Sarbegi irakaslea?

Bai, oroitzen zara Møller eta Wangel irakasleez?

Tidemann irakaslea. Ongi etorri Vemorkera.

Harrituta egongo zara...

Bai, esan genezake baietz.

Ez ginen ondo hasi, eta pena bat da, irakasle...

Garai hartan, Gobernua ez zegoen

Jotun proiektuan sartuta,

eta gure informazioa eskasagoa zen.

Baina sekretuek eztanda egiten dute lehenago edo geroago.

Bai.

Trollek eguzkian bezala.

Zeri buruz ari zarete?

Bazegoen dena zekien norbait.

Denok ezagutzen dugu Vemorken Bigarren Mundu Gerran gertatu zena.

Telemarkeko heroiak.

Lehen bonba atomikoa sortzeko lasterketa.

Ur astunen sabotajea Hitlerren aurka.

Benetako misioa estaltzeko ezkutuko operazio bat izan zen.

Helburua, Tidemann irakaslea, ez ziren ur astunak.

Pasatu disko-makina!

Aurkitu zutenek, duela 100 urte,

Jotun izena eman zioten,

mitologiaren troll primitiboen omenez.

Baina nik...

Megatroll esaten diot.

Defentsa sistemak instalatu ditugu balizko segurtasun arazoak prebenitzeko.

Trolla argi ultramorez inguratuta dago.

Instant batean harri bihur dezakegu.

Oslon izan zenuten ideian inspiratu ginen.

Zer demontre duzue buruan?

Bisita daukagu?

Bai, bera da...

Marion Auryn Rhadani. Proiektuaren gainbegiralea.

- Eta bera... - Nora Tidemann ospetsua.

Ondo dakit nor zaren.

Ez al genuen adostu...

bera tartean ez sartzea?

Laster aurrerapenik erakusten ez badiegu,

proiektu osoa itxiko dute.

Zer gertatzen ari da?

Barkatu. Persieraz ari ginen.

Nire hautazko hizkuntza izan zen.

Rhadani irakaslea biologo ebolutiboa da.

Ikerketa zuzentzen daramatza...

- Bi urte. - Bai.

Eta Andreasek dena kontatu dit

Oslon burututako balentriei buruz.

Nahiago izango nukeen gauzak beste modu batean bukatzea.

Troll kontziente batek erantzun ugari emango zizkigukeen.

Bale, orduan...

ez dago hilik?

Ez. Hibernatzen ari da.

Hala darama aurkitu zutenetik.

Pultsua da haren bizi seinale bakarra.

Bihotz moduko bat dauka.

Baina barnealdetik baso baten lurzorua dirudi,

animalia bat baino gehiago.

DNA parekotasun handiagoa dauka izei batekin gizaki batekin baino.

Natura dira.

Zer esan duzu?

Trollak natura direla.

"Lurrez eta harriz eginak".

"Bihotza elurrez estalita, hezurrak izotzezkoak".

Haur errimak eta superstizioa.

Oso ondo. Amaitu dugu?

Ez. Oraindik ez duzu dena ikusi.

Ez duzu... Zatoz.

Ongi etorri frikien gelara.

Nora! Kaixo!

Siggy!

Nirea da. Bueno, gurea.

- Kontxo! - Ez genuen konturik gure artean...

Hasieran ez, baina gero bai.

Bai, argi dago.

Bai. Eta kontu horretatik gauzatxo hau atera zen.

Nilbog txiki bat.

Komentar

No comments yet. Be the first to leave one.

Keep it about this subtitle — sync, quality, typos.500 characters left